eues

Albistea

Gasteizek Zeelanda Berriarekin partekatu ditu energia-trantsizioko eta garapen jasangarriko bere proiektuak

CEAko kideen bisita Zeelanda Berrira

Ana Oregik, alkateordeak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko presidenteak; eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko zenbait teknikarik Europar Batasunaren susperraldi ekonomikorako Europa 2020 estrategiak bultzatutako topaketan hartu dute parte. Ekimenak Gasteiz eta Zeelanda Berriko Christchurch hiria elkartu ditu garapen jasangarriko irtenbideak bateratzeko asmoz.

Zeelanda Berrira egindako bisitan, alkateordeak bilerak egin ditu Christchurch hiriko eta hura kokatuta dagoen Canterbury eskualdeko ordezkariekin. Bi toki horiek Gasteizen kideak dira nazioarteko hiriko nazioarteko Europako programan, IURC izenekoan.

Hiri-birgaitzeko estrategiak, azpiegitura berdeenak, mugikortasun jasangarriarenak edo nekazaritzako elikagaienak, azken urteotan hirian ezarritakoak, baliagarriak izan dira egindako bileretan erreferentzia gisa erabiltzeko. Bilerak, besteak beste, Zeelanda Berriko Ingurumen ministroarekin, James Shaw-rekin; Canterbury eskualdeko presidentearekin, Peter Scout-ekin; Christchurch-eko alkatearekin, Phil Mauger-ekin; Klima Aldaketarako zinegotziarekin, Sarah Templeton-ekin; eta RMIT Universityko Europako Gaietarako Zentroko zuzendariarekin, Bruce Williams-ekin, egin dituzte besteak beste.

Partekatutako proiektu eta ekintzak 2030eko Hiriko Agendan, Garapen Jasangarriko Helburuetan eta Pariseko Akordioan txertatuta daude.

Bisitaldiko une bat

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala