eues

Albistea

Gasteizek ingurumenarekiko konpromisoa aitortu die aurten Etxe Berdeak programan parte hartu duten 55 familiei

Ekimen honek Vital Fundazioaren babesa du hasiera-hasieratik, eta sari berezi bat ematen du. Leroy Merlinek ere laguntzen du, eta etxeetarako material osagarri eskaintzen ditu.

Aurten, guztira 55 familiak –107 heldu eta 34 haur— hartu dute ekimen honetan.

Hauek izan dira ezarritako helburuak: etxeko hondakinen ekoizpena % 10 murriztea, ur-kontsumoa % 10 murriztea, energia-kontsumoa % 10 murriztea, CO2 isurketak % 5,2 murriztea, eta beste alderdi orokor batzuk, hala nola mugikortasun iraunkorra, erosketa arduratsua eta tokiko kontsumoa, besteak beste.

Programaren emaitza garrantzitsuenen artean, nabarmentzekoa da familia gehienek (% 75etik gora) argindarraren eta gasaren energia-kontsumoaren alderdiak hobetu dituztela, potentziak eta tenperaturak murriztuz edo sistema eraginkorragoak erabiliz. Interesgarria da adieraztea etxe bakoitzak urtean 0,92 tona murriztu ditzakeela berotegi-efektuko gasak.

Hondakinen ekoizpenari dagokionez, familien % 75ek oihalezko poltsak erabiltzen ditu erosketetan, eta 15 familiak solteko erosketak egiten dituzte.

Familien ia erdiek tokiko jatekoak edota ekologikoak erosten dituzte ohikotasunez, eta % 20k bidezko merkataritzako edo bigarren eskuko arropa erosten dute.

Mugikortasunari dagokionez, familien % 90ek bizikleta erabili ohi du, eta % 75ek garraio publikoa.

Horretaz gain, beste familia batzuei aukera ematea xede, jardunaldi ugari egin dira irekian, eta parte-hartze handia izan dute. Gai hauek landu dituzte, besteak beste: etxeko energia aurreztea, energia berriztagarriak, 0 kontsumorako etxebizitzak, etxeko produktu kimikoak, birziklapena, gidatze eraginkorra eta garbiketa eta higiene ekologikoko produktuak. Guztira, herritarrei irekitako 10 lantegi izan dira eta 257 lagunek parte hartu dute.

Bestalde, aurreko edizioetan parte hartu zuten familien segimenduak erakusten du prest daudela energia eta ura modu eraginkorrean erabiltzen jarraitzeko (programaren gomendioen % 70eko jarraipena). Familien erdiek isolamenduak eta itxiturak egin dituzte beren etxeetan. Gas, ur eta elektrizitate kontsumoak murriztu egin dira aurreko urtearekin alderatuta. Hondakin organikoen birziklapena asko handitu da (% 65). Familia guztiek sumatu dute jarrera-aldaketa bat etxean duten ingurumenarekiko jokaerari dagokionez.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala