Gasteizek bi buggy elektriko erosiko ditu, Salburuko parkeko eta Olarizuko lorategi botanikoko bisita gidatuak errazteko
Gasteizko Udalak buggy motako bi ibilgailu elektriko erosiko ditu Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez, Eraztun Berdearen barruko Salburuko parkea eta Olarizuko lorategi botanikoa ezagutu nahi dituzten pertsonei bisita errazteko. 21.700 euroko aurrekontua dago ibilgailu horiek erosteko.
Interpretazioz lagundutako zirkuituak eskaintzea da horren xedea, zaratarik eta gas kutsatzaileen emisiorik sortzen ez duten ibilgailuak izanik Eraztun Berdeko leku esanguratsuetatik zirkulatu ahal baitute. Buggy elektrikoak oso egokiak dira horretarako, oso egoera eta zirkunstantzia ezberdinetara moldatu baitaitezke. Eraztun Berdean aurreikusitako erabilerari ondoen egokitzen zaizkionak dira, eta gure natur ondareko turismo eta interpretazio zerbitzuak sustatzeko bide emango dute.
Ibilgailuek gutxienez sei pertsona eramateko lekua izan beharko dute, eta 500 kilo baino gutxiagokoa ez den karga ahalmena; 4 metro luze eta 1,30 zabal baino gutxiago izan beharko dute. Horretaz gain, propultsio elektrikoko sistema eta gutxienez 48 Vko bateria-motorra izan beharko dute. CEAk aurreikusi duenaren arabera, bisita gidatuak Atarian eta Olarizuko etxaldean eskainiko dira.