Gasteiz hiribideko bizikleta zenbagailuek milioi bat pasaera baino gehiago zenbatu dituzte bigarren urtez
Gasteiz hiribidea hiriko bizikleta mugikortasuneko ardatz nagusietako bat da, iparraldeko auzoak eta hiriaren erdialdea lotzen baititu. Kalea hobetzeko 2014an egin ziren lanetan bi bizikleta bide berri sortu ziren, bana kalearen albo bakoitzean. 2015eko azaroan bizikletak zenbatzeko gailuak instalatu ziren, bertatik zenbat txirrindulari igarotzen ziren ezagutzeko eta, batez ere, bizikletaren erabilerak urtez urte zuen eboluzioa monitorizatzeko eta, horrela, azken urteetan bizikletaren erabilerak Gasteizen izaten ari den gorakadari buruzko datuak eskuratzeko.
Azken urtean jasotako datuek baieztatu dute bizikletaren erabilerak goraka jarraitzen duela. 2017ko urtarriletik hasitako datuak hartuta, neurgailuek % 8,8 txirrindulari gehiago detektatu dituzte, aurreko urtearekin alderatuta. Gorakada hilabete guztietan gertatu da, abenduan eta urtarrilean salbu. Nabarmena da udaberriko eta udazkeneko hilabeteetan izan den gehikuntza, % 10-15 ingurukoa. Arrazoia izan daiteke gero eta jende gehiagok erabiltzen duela bizikleta uda ez den beste sasoi batzuetan. Hala ere, kontuan hartu behar da, baita ere, klimatologiak eragin nabaria duela eta 2017. urtea normala dena baino lehorragoa izaten ari dela Gasteizen.
2014ko mugikortasun inkestan behatu ahal izan zen udalerrian egiten diren bidaien % 12,3 bizikletaz egiten dela.
2015 | 2016 | 2017 | Diferentzia | |
---|---|---|---|---|
Urtarrila | 61.470 | 60.280 | -2% | |
Otsaila | 59.279 | 68.869 | +16% | |
Martxoa | 55.800 | 69.914 | +25% | |
Apirila | 68.286 | 76.777 | +12,5% | |
Maiatza | 100.088 | 114.225 | +14% | |
Ekaina | 109.444 | 117.041 | +7% | |
Uztaila | 96.750 | 101.122 | +4,5% | |
Abuztua | 68.897 | 69.611 | +1% | |
Iraila | 109.765 | 112.188 | +2,2% | |
Urria | 106.610 | 120.396 | +13% | |
Azaroa | 72.319* | 83.688 | +15% | |
Abendua | 78.704 | 72.211 | -8 % | |
Urtarrila-urria | 836.389 | 910.423 |
*Azaroaren 5etik aurrera