Gasteiz da bizikletetarako aparkaleku seguru gehien dituen Estatuko hiria
VGbiziz da Gasteizko Udalak duela ia 5 urtetik hiri osoan zehar banatutako hainbat tokitan eskaintzen dituen bizikletetarako aparkaleku seguruen zerbitzua. Zerbitzu horrek kaleko doako aparkalekuen sarea osatzen du. Hala, prezio txikiaren truke, bizikletak egurats zabaletik babestuta eta seguruago dauden instalazioak eskaintzen ditu. 14 aparkaleku daude sarean: Aldabe, Errota, Memoriala, Santa Barbara edo Unibertsitatea, besteak beste.
Sarea kudeatzen duen enpresak, PVerdek, egindako azterketaren arabera, Gasteiz da aparkaleku kopuru handiena duen Estatuko hiria. Izan ere, gaur egun, 917 plaza eskaintzen ditu 14 aparkalekutan banatuta, eta 221.445 dira noizbait 917 plaza horietako bat bete duten bizikletak. Sarea, martxan jarri zenetik, 2.243 pertsonak erabili dute. Horiek dira PVerde APPa deskargatu eta bonua eskuratu dutenak.
Kopurua laster handituko da Erdi Aroko erdigunean bi lonja berri irekitzen direnean. Bi lonja horiei esker, 45 plaza gehiago izango ditu sareak.
Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/vgbiziz