eues

Albistea

Fundación Renovables fundazioak txosten bat prestatu du Vitoria-Gasteizko trantsizio energetikoan aurrera egiteko bide orri bat definitzeko

Gasteizek klimaren babesaren politikei dagokienez hartu dituen konpromisoak erantzukidetasunetik gauzatzeko tresna nagusia Klima Aldaketaren aurkako 2010-2020 Plana da.

Zentzu horretan, planifikatutako garapenak aurreikusi zuen denbora tartera iritsita, eta sistema energetikoak klimaren babesean duen garrantziaren jakitun, badirudi garaia iritsi dela gogoeta prozesu bat abiarazteko maila guztietan, ikuspegi orokor estrategiko bat finkatzeko, ahalik eta modu partekatuenean, Vitoria-Gasteiz udalerriko eredu energetikoa errotik eraldatzeko asmoa izango duen proiektu bat sortzeko.

Abiapuntu horretatik, Fundación Renovables erakundeak, CEAren enkarguz, dokumentu bat prestatu du egungo egoeraren diagnostikoa egiteko, indarrean dagoen araudia zein mailatan betetzen den ebaluatzeko eta, bere iritziz, zein izan beharko liratekeen etorkizuneko ekintza lerroak Vitoria-Gasteiz igorpenik gabeko hiria izan dadin lortzeko.

Lan horren emaitza den txostenak azken hilabeteetan garatu den prozesuaren ondorio nagusiak bildu ditu. Dokumentuak jaso ditu legezko markoaren gorabeherak, egungo egoeraren diagnostikoa eta ekintza lerro nagusiak, eta baita proposamen multzo bat, behin-behinean, Vitoria-Gasteizen Energia Trantsiziorako Estrategia bat gauzatzeko.

> Diagnóstico y propuestas para la elaboración de la hoja de ruta de Vitoria-Gasteiz para una Estrategia de Transición Energética Municipal 2020-2030

Gobeuren aireko ikuspegia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala