Albistea

Etxe Berdeak programako familiek diplomak eta opariak jaso dituzte

Berrogeita hamar familiak (90 helduk eta 34 haurrek) hartu dute parte Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez garatzen den Etxe Berdeak ekimenean, zeinak Vital fundazioaren sostengua eta Leroy Merlinen laguntza baitu. Programaren azken edizioan parte hartu dutenek opariak eta diplomak jaso zituzten Salburuko gizarte etxean.

Beren eguneroko erabaki eta ohiturek ingurumenean eta gizartean duten eraginaz kezkatuta dauden familiei zuzendutako heziketa programa da, etxearen –eta ondorioz, hiriko ingurumenaren– kudeaketa arduratsuagora aldatzeko prozesuan laguntzeko xedez. Programaren bidez, ur- eta energia-kontsumoaren autokontrola sustatzen da, aurrezteko neurrien eta jokabideen bitartez, eta erosketa etikoagoa eta ekologikoagoa egiten laguntzen.

Ekitaldian alkateak ere hartu zuen parte, zorionak eman zizkien edizio honetako parte-hartzaileei, eta gogorarazi du zein garrantzitsuak diren “keinu txikiak, hala nola kontsumo txikiko eta led teknologiako bonbillak instalatzea; erabiltzen ez ditugun etxetresna elektrikoak itzaltzea; berogailua, edo arropa- eta ontzi-garbigailuak eraginkortasunez erabiltzea…; azken batean, Gasteiz hobea izan dadin, ingurumenarekin konprometitua, eta European Green Capital den aldetik erreferentea izaten jarrai dezan”.

Parte hartzaileak

Interesa dakizuke