eues

Albistea

Etxe Berdeak programak aktibo jarraitzen du, 75 familiarekin

Martxoaren 17an zegoen aurreikusia Etxe Berdeak programa aurkeztea parte hartzekoak ziren Gasteizko 75 familiei. Osasun-krisiak galarazi egin zuen ekitaldi hori, azken hilabeteko beste asko bezala. Nolanahi ere, programaren bultzatzaile diren Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Vital fundazioak proiektuarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten.

Gaur egun, ingurumen-portaeren eta kontsumoaren inguruko informazioa eta iritziak jasotzen eta ematen ari dira familiak, energiaren eta beste kontu batzuen gaineko datuak ematen eta aholkularitza eskatzen. “Gaur, beharbada inoiz baino gehiago, interesgune dira gure etxebizitzak, ohitura hobeak geureganatzeko lekuak baitira, gusturago egoteko, aurrezteko eta baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzeko. Zentzu horretan, herritar arduratsuen adibide gisa ari dira jokatzen Etxe Berdeak, modu parte-hartzailean, bizi dugun egoera zail honetara egokituta”, nabarmendu du Ingurumen Plangintza eta Kudeaketako zinegotzi César Fernández de Landak.

Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak azpimarratu duenez, “une honetan, Etxe Berdeak programak are zentzu handiagoa du; izan ere, etxeak dira kudeaketa arduratsuagoa lortzeko prozesua gauzatzeko gunea, eta ez da gure inguruneko ingurumenaren onerako izango. Lehentasunezko helburua da Vital Fundazioarentzat, eta aurten gure kanal digital guztien bidez egingo dugu”.

Baina ez dira horiek beren etxeetako ingurumena eta ongizatea hobetu dezaten bakarrak. Interesaturik dagoen edonork egin dezake, bai Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, bai Vital fundazioak Etxe Berdeei buruzko beren webguneetan eta sare sozialetan eskaintzen dituzten aholkuak eta informazioa baliatuz.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala