Gasteizko 23 ikastetxek hartu zuten parte Eskolako Agenda 2030en Udal Foroan

Borja Rodríguez Hiri, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Ereduko zinegotziak Gasteizko 23ikastetxetako ikasleen inplikazioa eta parte-hartzea eskertu zuen ekitaldian.
Ingurumen hezkuntzako programa horren helburua motibazioa, ezagutzak, gaitasunak, jarrerak eta konpromisoak garatzea da, hiriko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek ingurumen arazoak konpontzen era aktiboan parte har dezaten. Hori guztia, NBEren Batzar Nagusiak 2015ean onartutako 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) esparruan.
Edizio honetan landu den gaia 12. Garapen Jasangarrirako Helburuan (12. GJH) dago zentratuta: ‘Ekoizpen eta kontsumo arduratsua, ekonomia zirkularraren gaia bereziki azpimarratuta’.
Zinegotziarekin izangako elkarrizketan, ikasleek konpromiso pertsonalak eta ikastetxekoak planteatu zituzten elikagaiak erosteko eta aprobetxatzeko ohitura onak zabaltzeko, materia organikoa birziklatzeko, arropa modu jasangarriagoan erosteko eta mugikorrak edo ordenagailuak berrerabiltzen eta konpontzen saiatzeko.
Gainera, datorren ikasturterako, erosketa jasangarriari, birziklapenari, berrerabilerari eta elikagaien erabilera egokiari buruzko dibulgazio kanpainak, bigarren eskuko merkatuak eta jarduera parte hartzaileak prestatzen ari dira.