eues

Proiektua

Eskolako Agenda 2030

Mundua simulatzen duen pilota bat haur baten eskuan

Hasiera: 2010


Eremua: Tokikoa


Eskolako Agenda 2030 hezkuntza programa bat da, jasangarritasuna eta hezkuntzaren kalitatea xede dituena eta komunitatearen parte-hartzean oinarrituta dagoena, batez ere ikasleena, udalerriaren jasangarritasunean esku hartzeko eta laguntzeko.

Zertan datza?

Jasangarritasunaren arloko Hezkuntzako programa izanik, gaitasunak, ezagutzak, jarrerak, motibazioa eta konpromisoak garatzea du helburu, eraldaketa ekosozialean parte hartzeko. Ardatz bi daude: a) ingurune jasangarriak; b) kalitatezko hezkuntza. Biak oinarritzen dira partaidetzaren kulturan eta helburu hauetan:

  • Inguruneko egoera ekosozialaren egoera ulertzea.
  • Erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzeko trebatzea.
  • Ikastetxearen eta ingurunearen kudeaketa bultzatzea, jasangarritasunaren eta Garapen Jasangarriaren Helburuekin bat etorrita.

Ikastetxeek udalekin edo mankomunitateekin batera egiten dute lan, erakundeentzat Tokiko Agenda 2030etan dagoen beste prozesu bat delako. Beraz, udalek honako hauxe jartzen dute ikastetxeen esku: kanpoko aholkularitza, Udaleko Eskola Foroaren dinamizazioa eta eskola-proposamenei erantzun egokia ematea. Eusko Jaurlaritzako bi sailek (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila eta Hezkuntza Saila) aholkularitza didaktikoa bermatzen dute Ingurugelaren bitartez, irakasle parte-hartzaileei prestakuntza zein ikasmaterialak eskainiz. Horrez gain, zuzkidura ekonomikoa ere ematen diete ikastetxeei, berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzen urteko deialdiaren bidez.

Urtero, Garapen Jasangarriaren Helburuak hezkuntza-komunitate osora hurbiltzeko lan egingo da, bereziki ikasleei, eta ikastetxe bakoitzean proiektu sekuentziatu bat zehaztuko da, bere mailei egokitua. Maila bakoitzean landu beharreko GJHak aldatu egin daitezke eta jasangarritasunarekin daude lotuta.

2022-2024 ikasturtetako programa

Aurreko ikasturteetako programak


Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala