Enpresentzako Gasteizen ibilgailu elektrikoak uzteko kanpainaren aurkezpena
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez, eta Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren printzipioekin bat etorrita, Gasteizko Udalak ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatu nahi du hirian, horrek dakartzan onurengatik: gasen emisio ia hutsa, zarataren murrizpena, etab. Kontua ez da kaleko ibilgailuen kopurua handitzea, baizik eta motordun ibilgailuen parkea elektrifikatzea, egungo errekuntzako motorra darabiltzaten ibilgailuak pixkanaka kentzen hastea. Horretako ibilgailuak erabiltzeko egun dauden oztopoetako bat ezagutza eza da. Horren aurrean, egunerokoan salgaiak banatzeko edo beste zeregin batzuetarako ibilgailu-flotak erabiltzen dituzten enpresei ibilgailu elektrikoak uzteko kanpaina bat diseinatu du Udalak.
Gasteizko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak elkarrekin sortu dute ekimena, IBIL birkarga-kudeatzailearen eta ibilgailu elektrikoan tokiko saltokien laguntzarekin. kanpainaren baitan, ibilgailu elektriko bat utziko zaio astebetez zure enpresari, ibilgailuaren prestazioak aztertu ditzan, eta erabaki dezan zer moduz egokitzen zaien zuen zerbitzuen beharrei. Ibilgailu elektrikoarekin batera aparkaleku-plaza bat utziko zaio hartzaileari, Iradier Arenako edo Artiumeko aparkalekuan, edo José Mardones kalean, eguneko 24 orduetan birkargatzeko puntu batez hornitua, batere kosturik gabe.