eues

Albistea

Ekainaren 22an Vitoria-Gasteizek estatu mailako topaketa bat antolatuko du aparkalekuen kudeaketaren inguruan

Autoak kalean aparkatuta

Park4SUMP europar proiektuak Mugikortasun Jasangarrien Planetan aparkalekuen kudeaketa modu adimentsuan erabiltzea proposatzen du, jasangarritasuna lortzeko xedean aurrera egiteko. Proiektu horretan Europako 16 hiri ari dira parte hartzen, horien artean Gasteiz bera. Hirietako batzuk aski aurreratuak daude aparkalekuen kudeaketaren alorrean, baina beste batzuk lanean hasten ari dira oraindik. Proiektuaren xedeetako bat da tokiko agintariak eta mugikortasun eragileak prestatzea aparkalekuen kudeaketa Mugikortasun Planetan erabiltzeko gai izan daitezen. Horretarako, Park4SUMP proiektuko kideak prestakuntza topaketak ari dira antolatzen Europa osoan.

Oraingo honetan egingo den topaketa honen hartzaileak mugikortasunean eta trafiko ingeniaritzan lan egiten duten udal teknikariak dira. Sarritan, teknikari horiek aparkalekuari lotutako arazoak eta eskariak izaten dituzte eta horri buruz gehiago ikasi nahiko lukete, Mugikortasun Planean edo plangintzako beste tresna batzuetan txertatu ahal izateko. Administrazio horietarako lan egiten duten kontsultoreei ere zuzenduta dago, bai eta eskualde mailan edo estatu mailan lan egiten duten eta mugikortasun plangintzan aritzen diren langileei ere.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala