Ekainaren 17an egingo da Eraztun Berdeko Bizikleta Bira
Aurten ekainaren 17an egingo da lehia-asmorik gabeko martxa hau. Ataria zentrotik abiatuko da, 9.30ean, eta 14 urtetik gorakoek hartu ahalko dute parte. Dagoeneko eman daiteke izena, udalaren webgunean eta Aldabe, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua eta Salburuko gizarte etxeetan. Lekuak mugatuak dira: 300. Prezioa 3 eurokoa izango da.
Parte-hartzaileen eta Goiena taldearen lanari esker egiten den jarduera guztiz sendotuta dago Udalaren ingurumen eskaintzan. Kontzientziazioaren alorrean, funtsezko ekitaldia da, herritarren artean izaera ‘berdea’ eta ingurumenarekiko errespetua sendotzen laguntzen baitu. Gainera, kirola egin eta gure hiria deskubritzeko aukera paregabea da.
Lehia-asmorik gabeko martxa tropelean egiten da, eta aukera paregabea da Eraztun Berdearen 31 kilometroak osatzeko. Hauxe da Goienak koordinatu duen ibilbidea: Ataria-Salburua-Nebera gaina-Zubigarai-Olarizu-Gardelegi-Lasarte-Armentia-Zabalgana-Gobeu-Atxa-Abetxuku-Gamarra-Eskalmendi-Alegría ibaia-Ataria. Antolakuntzako kideak joango dira tropelaren hasieran eta bukaeran, nahitaezkoa izango da kaskoa erabiltzea eta bitan banatuko dira jan-edanak. Parte hartzaileei opari bana emango zaie eta segurua izango dute.