EIT Urban Mobilityk finantzatutako proba pilotu bati esker, Gasteizko lanerako joan-etorrietan auto partikularrean partekatutako bidaien eskema baliozkotu ahal izango da
Gasteizen gainditu gabe dagoen erronka handienetako bat lanerako joan-etorrien ondorioz sortutako mugikortasuna da, bai mugikortasun errepikakorra delako, bai mugikortasun motorizatuak pisu handia duelako harengan. Hirigintza eta ingurumen kalitatean eta energia kontsumoan duen eraginaz gain, enpresei eragin diezazkieketen desekonomiak ere kontuan hartu behar dira, bai jarduera logistikoari dagokionez, bai lan-merkatuaren potentzialtasunei dagokienez (adibidez, ibilgailurik ez duten langileak eskuratzea mugatuta geratzen da).
Hausnarketa horren ondorioz, Gasteizko poligonoetarako mugikortasun eredu seguruagoa, lehiakorragoa, unibertsalagoa, jasangarriagoa eta osasungarriagoa zehazteko konpromisoa hartu du Udalak. Ibilbide horretan aspalditik ari da Udala lanean, eta datozen hilabeteetan aurrera egitea espero da.
Marko horretan, CEA, Vitoria-Gasteizko Udalarekin batera, babesa ematen ari da EIT Urban Mobilityk finantzatutako eta KAROS enpresak gidatutako ekimen pilotu bati. Pilotu horretan, etxeko eta laneko ibilbideetan carpooling izenekoa (partekatutako autoa) sustatu nahi da. Jarduera hori jadanik jasota dago Gasteizko industrialdeetako mugikortasuna hobetzeko jarduketa-planaren azken zirriborroko ekintzen artean.
Carpooling-a aukera interesgarria izan da Gasteizko industrialdeetako sarrerak hobetzeko eta poligonoetara joaten diren pertsonei autoen gastuan aurrezteko, eta aldi berean lotura berriak sortzeko aukera emateko.
Pilotuak hainbat pizgarri aurreikusten ditu udalerriko enpresen eta langileen artean ekimena bultzatzeko. Informazio gehiago www.karos.es, ayman@karos.es edo +33 6 44 87 46 31 telefonoan.