Conamak mugikortasunari buruzko txosten bat argitaratu du eta Gasteizko kasua praktika on modura aipatu du
Conama Fundazioak “La movilidad que queremos. Para una ciudad sostenible, saludable y segura” izeneko txostena argitaratu berri du, eta bertan, mugikortasunaren alorreko zenbait adituk hainbat ideia azaldu dituzte hirietan, epe labur eta ertainean, mugikortasun seguru, jasangarri eta konektatua lortzeko mekanismoei buruz.
Txostenak atal berezi bat eskaini dio Vitoria-Gasteizko kasuari. Egilearen hitzetan, “Vitoria-Gasteizek azken urteetan bizi izan duen transformazio prozesuak, mugikortasunari dagokionez, nazioarteko erreferentzia bihurtu du bai hiri kalitateari bai ingurumenari dagokionez”.