CityChangerCargoBike, Gasteizen karga bizikletak sustatzeko proiektu berria
CityChangerCargoBike proiektuaren liderra Austriako FGM-AMOR agentzia da eta bere xedea da karga bizikletak eskala handian txertatzea hiriko mugikortasunean beste ibilgailu batzuen ordezko gisa, bai salgaiak banatzeko bai, oro har, beste edozein jarduera ekonomiko edo sozialean.
CEAk Gasteizko Udalaren ordezkari gisa ari da parte hartzen, Europa osoko beste 18 bazkiderekin batera. Hiri liderrak Copenhage, Donostia, Cambridge eta Utrecht dira. CEAren aurrekontua 140.681 €-koa da, % 100ean Europar Batzordeak finantzatua. Proiektu osoaren aurrekontua 3.920.712 €-koa da.
Hiru urtez luzatuko dira lanak. Esan bezala, xede nagusia jasangarriak ez diren ibilgailuen ordez karga bizikletak eskala handian bultzatzea da. Europako zenbait hiritan gauzatzen ari diren adibideak eta esperientziak aztertuko dira, ondoren ezagutza hori beste hirietara (gure kasuan, Gasteizera) transferitzeko. Bizikleta mota horiek duten potentzialaz egin diren kalkuluen arabera, salgaien banaketarako egiten diren bidaien % 25, konponketa bidaien % 50 eta erosketetako, haur garraioko eta aisialdiko bidaien % 75 arte ordezka ditzakete.
Proiektuaren hasiera bilera 2018ko irailaren 24tik 28ra egin zen Kopenhagen.
Informazio gehiago: https://cordis.europa.eu/project/rcn/215999_en.html