Albistea
CEAren parte-hartzea duten zenbait proiektuk Next funtsen dirulaguntza jaso dute
Aldabe kalearen simulazioa.
Vitoria-Gasteizek 11,5 milioi euro jasoko ditu datozen hilabeteetan Europako Next Generation funtsetatik mugikortasun iraunkorreko proiektuak sustatzeko. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak ekintza horietako zenbaiten diseinuan lagundu du, europar proiektuetan duen parte-hartzeari esker.
- SmartEnCity proiektuaren baitan, Aldabe kalearen ingurua oinezkoentzat bihurtzea eta irisgarritasuna hobetzea espero da. Guztira 1.350.000 euro jasoko ditu proiektuak.
- Park4SUMP proiektuari esker, TAO gunearen hedapena eta hobekuntzaren garapena lagundu da (909.341,10 euro). Judimendiko eta Adurtza inguruko auzokideekin adostu den hedapena gauzatuko da, eta TAOa modu digitalagoan kudeatzeko sistema berria ezarriko da. Proiektu horren baitan, bestalde, VGbiziz sistemaren sorrera eta garapena lagundu da, eta orain, Next funtsei esker (376.323,30 euro) aurrea jarraituko da lanekin eta sarea hedatu egingo da.
- ReVeAL proiektuaren bidez, isurpen gutxiko eremu bat (LEZ, ingelesez) definitzen lagundu da. Klima-Aldaketaren Legeak berak 2023a baino lehen era horretako eremuak sortzera derrigortzen du Gasteiz eta Next laguntzak jasotzeko derrigorrezkoa zen. Ibilgailuen sarrera kontrolatzeko eta kale barruan zirkulazioa gutxitzeko sistemak izango lituzke. Lehen eremu hori Erdi Aroko hirigunearen eta Zabalgunearen inguruan kokatzea proposatu du.
- CityChangerCargoBike proiektuak, berriz, azken miliako banaketa jasangarrirako logistika gune baten bideragarritasuna analizatu du. Orain 299.744,10 euro edukiko dira hori garatzeko. Kasu honetan, Herrandarren kaleko geltoki ohia azken miliako banaketa-zentro bihurtzea planteatu da. Esku-hartze hori Herrandarren kalearen erreforman eta naturalizazioan barnean kokatzen da.
Aurrekoaz gain, CEAk dirulaguntza jaso duten beste ekintza batzuetan ere egin du lan Mugikortasun Sailarekin, adibidez superetxadien garapenean.