CEAren ikerlan batek hiriaren erdialdean salgaiak kargako bizikleten bidez banatzeko microhub bat sortzeko aukera aztertu du
CityChangerCargoBike europar proiektuaren testuinguruan, CEAk ikerketa lan bat gauzatu du Gasteizko hiriaren erdigunean merkataritza produktuak banatzeko “microhub” bat abian jartzeko.
“Microhub-ak” logistikako enpresa desberdinen hiri banaketako lanak zentralizatzen duen espazio fisikoak dira. Toki horretan salgaiak sailkatzen dira eta kontsolidatu egiten dira banaketa zonen arabera; horrela, ibilbideak optimizatzen dira eta ibilgailu gutxiago behar dira banaketa egiteko. Horrez gain, normalean ibilgailu garbi eta arinak erabiltzen dira, bereziki kargako bizikletak. Horrela:
- Ingurumen kutsadura eta zarata murrizten dira.
- CO2 igorpenak murrizten dira.
- Espazio publiko gutxiago okupatzen da eta hiriaren bizigarritasuna hobetzen da.
- Zamalanetako eragiketak errazten dira eta aparkatze desegokiak murrizten dira.
- Kalitatezko enplegua sortzen da salgaien banaketako sektorean.
Tokiko merkataritzak ere erabili dezake zerbitzu hori, dendan zen online egindako erosketak bezeroen etxera eramateko balia baitezake.
Vitoria-Gasteizerako egon daitezkeen proposamen eta jokaleku desberdinak kontrastatzeko asmoz, ikerlanean Europa osoko beste hiri batzuetan gauzatu diren antzeko proiektu nabarmenenak bildu ditu. Beste funtsezko elementu bat elkarrizketak izan dira. Proiekturako esanguratsuak izan daitezkeen agenteekin egin dira elkarrizketa horiek.
Ikerketan oinarritzat hartu den esparru geografikoa erdialdeko superetxadiarena izan da. Zenbait parametro zehaztu dira gune horren sorrera bideragarria izan dadin: banaketa mota eta karga mota, erabiliko diren ibilgailuak, zirkulaziorako mugatua dagoen zona batean lan egiteko beharra, eta erakundeen laguntza. Horrez gain, kokalekurik egokiena zein den eta zein baldintza bete behar dituen aztertu da, eta baita ordezko beste zerbitzu gehigarri batzuk posible ote diren ala ez, proiektuearen bideragarritasuna sendotzeko.
> Estudio de viabilidad de un microhub de distribución de mercancías para Vitoria-Gasteiz (es)