CEAk Park4SUMP europar proiektuan parte hartuko du aparkalekuaren kudeaketan neurri berritzaileak sortzeko
Belgikako Mobiel 21 agentziak gidatzen duen Park4SUMP proiektuaren xedea da motordun ibilgailuen aparkalekuaren kudeaketaren esparruan neurri berritzaileak proposatu eta identifikatzea, eta neurri horiek Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planetan txertatzea.
CEA bazkide modura parte hartzen ari da, Gasteizko Udalaren izenean, Europa osoko beste 21 bazkiderekin batera. Gasteiz hiri liderretako bat da, eta proiektuaren barruan 140.025 €-ko aurrekontua izango du, % 100ean Europar Batzordeak finantzatua. Guztira, proiektuaren aurrekontua 3.576.253 €-koa da.
Hiru urte eta erdiz garatuko dira lanak. Proiektuaren ideia nagusia da aparkalekuen kudeaketa tresna ona izan daitekeela Mugikortasun Jasangarriko Planak sustatzeko. Aparkaleku neurri egokiekin, posible da espazio publikoa beste zeregin batzuetara bideratzea, bidaia distantzia laburtzea, tokiko merkataritza sustatzea eta hiri bilbearen gaineko erakarmena sortzea.
Beraz, hiri liderrek (Gasteizek barne) aparkalekua kudeatzeko sortu dituzten ekintzarik onenak hautatu eta aztertuko dira, eta ondoren, proiektuan parte hartzen duten gainerako hirietan aplikatzeko saialdiak egingo dira. Gure hiriaren kasuan, aparkalekuaren kudeaketa Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren zutarri nagusia den superetxadien kontzeptuan nola txertatzen den ikusiko da.
Proiektuaren hasierako bilera Umean (Suedia) egin zen 2018ko irailean, eta bazkide eta hiri guztien arteko lehen harremana egiteko baliatu zen.
Informazio gehiago: https://cordis.europa.eu/project/rcn/215998_en.html