eues

Albistea

CEAk lankidetza hitzarmena sinatu du EHUrekin baratzezaintza ekologikoa sustatzeko

2013-2014 ikasturtean Arabako Campuseko UPV/EHUko irakasle talde batek baratze ekologiko bat jarri zuen martxan irakaskuntza tresna gisa. Proiektuaren xedea irakaskuntza erakargarriago eta eraginkorragoa sortzea izan zen, bai eta zeharkako gaitasunak lantzea eta ingurumen zein gizarte aldetik jasangarriagoak diren jarrerak eta jokabideak garatzea ere.

CEAk proiektu horri lagundu nahi izan dio, baratzeena Ikastegiaren lan esparruetako bat izanik, gaur egun existitzen den baratze ekologikoen sarea (Olarizu, Abetxuku eta hainbat gizarte etxetako baratzeek eta eragile partikularrek sortutako hainbat baratzek, esaterako eskoletakoek, osatutakoa) sendotzen laguntzen baitu. Hitzarmena sinatuta, Unibertsitatearen proiektua bermatzea ahalbidetuko duen laguntza ekonomikoa emango du CEAk.

Baratzea Andre Mariaren Bisitazioaren monasterioan dago, Unibertsitateen pasealekuan, hain justu Irakasleen Unibertsitate Eskolaren aurrean. Monasterioari atxikia dagoen lursail bat da, "Jesusen jantokia" deitzen zaiona, baratze gisa erabil daitezkeen 600 m2 dituena.

Proiektuaren lehen urtean bi ikastaro eman ziren, 2014ko udaberrian, UPV/EHUko ikasleei, Esperientzia Geletako ikasleei eta jantoki sozialaren erabiltzaileei zuzenduta. Eskaintza zabaldu egin da aurten: lau ikastaro emango dira, bi gaztelaniaz eta bi euskaraz, guztira hiru orduko zortzi saio emanez.

Baratzeko ikastaroei eta beste jarduera batzuei buruzko informazio gehiago:

https://huertoecologicouniversitario.wordpress.com/

Jesusen jantokia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala