Hiri baratze ekologikoak
Hasiera: 2010
Eremua: Tokikoa
Zertan datza?
Orobat, herritarrek bertako elikagaien eta elikagai ekologikoen ekoizpenak eta kontsumoak duten garrantziaz kontzientzia har dezaten eta Gasteiz inguruan hori ahalbidetzen duten proiektuetan parte har dezaten lortu nahi du proiektuak.
Zalantzarik gabe, horrelako ekimenek gure gizartean oinarrizko zenbait kontzeptu zabaltzen lagundu behar dute, besteak beste, elikadura-burujabetza, tokiko produktuen ekoizpena, elikadura osasungarria eta osasunerako hezkuntza.
CEAk ere horren partaide izan nahi du, eta horrelako ekimenak sustatu, hainbat modutan: aholku emanez, kudeatuz, finantzatuz, lagunduz...
Horretarako, zenbait zerbitzu eskaini eta askotariko ekimenak bultzatzen ditugu: aisialdiko hiri baratzeak, gizarte etxeetako baratzeak, eskola baratzeak eta herritarren ekimenak.