Albistea

CEAk ikerketa bat egin du VGbiziz zerbitzua izaera sozialeko enpresa batek kudeatzea bideragarria den jakiteko

Punto de aparcamiento VGbiziz

Horizon 2020 programaren Park4SUMP europar proiektuaren laguntzari esker, VGbiziz aparkaleku seguruen sarea izaera sozialeko enpresaren baten bidez kudeatzea bideragarria ote den analizatu du CEAk.

Gasteizko Udalak hainbat urte daramatza bizikletentzako aparkaleku kolektibo seguruak sortzen estrategikotzat jotzen diren lekuetan, bizikleten joan-etorrien hasiera puntu edo helmuga direlako. Hala, 2017an lehen aparkaleku kolektibo segurua jarri zen, sarbide kontrolarekin eta bideokameren bidezko zaintzarekin, eta Udalaren lehen urratsa izan zen mota horretako aparkalekuak sustatzeko, Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren testuinguruan. Gaur egun, VGbiziz sareak 10 kokaleku ditu, guztira 556 plaza erabilgarri dituztenak, 3.345 pertsona erregistratu dira zerbitzuan eta 444k hilero erabiltzen dute sarea. Teknologia adimentsuak erabiltzen dira sarean, aparkalekuen erabilera mugikorretarako aplikazio baten bidez kudeatzen baita.

Beste alde batetik, 2013an Udal Osoko Bilkurak aho batez onartu zuen mozio batean bideragarritasun azterlan bat egitea bizikletentzako aparkaleku seguruak enpresa sozialen bidez kudeatzeko. Horren ondorioz, mota horretako zerbitzu baten ezaugarriak zehazteko azterlan bat egin zen. Azterketaren helburuak honakoak izan ziren: eskariaren bolumena zehaztea, zerbitzua erabiltzeko prest dauden pertsonen ezaugarriak identifikatzea eta prezioa, kokapena eta zerbitzu-mota zehaztea.

Hori dena kontuan hartuta, eta VGbiziz harrera ona izaten ari dela eta herritarrek aparkaleku berriak eskatu dituztela ikusita, orian aurkezten dugun dokumentu berri honek sarearen hedapenaren bideragarritasunari heldu dio, alde batetik aparkaleku berriak sortu daitezkeen ala ez aztertuta eta, bestetik, izaera sozialeko enpresek horiek kudeatzeak zein kostu edukiko lukeen analizatuta.

> Dokumentuaren deskarga