eues

Albistea

CEAk enpresentzako kargako bizikletak mailegatzeko ekimen berri bat abiarazi du

Kargako bizikleta

2023ko urritik aurrera, kargako hiru bizikleta elektriko utziko zaizkie enpresa eta elkarteei. Nahi duen enpresa edo erakunde orok kargako bizikleta elektriko bat izango du hiru hilabetez (beste hiru hilabetez luza daiteke). Enpresek lan-ohitura berriak hartu ahal izango dituzte eta gehiago kutsatzen duten ibilgailuak ordezkatzeko tresna erabilgarria ote den ikusi ahal izango dute.

Vitoria-Gasteizen, salgaien garraioaren ia % 100 motordun ibilgailuetan egiten da, nahiz eta salgai arin gehienek oso distantzia laburrak egin. Testuinguru horretan, Europako ikerketa baten arabera, kargako bizikletek karga garraiatzeko joan-etorrien % 51 har dezakete beren gain.

CEAk hautapen prozesu bat abiaraziko du enpresa eskatzaileak hautatzeko. Lehentasuna emango zaie hiriaren erdigunean lan gehien dutenei eta, beraz, herritarrentzat ikusgarrienak direnei. Maiztasun handiagoz garraiatu behar diren eta kargako bizikletetan garraiatzeko modukoak diren objektuak mugitzen dituzten enpresek aukera handiagoa izango dute hautatuak izateko. Ekimen hau batez ere saltokiei, paketeria-enpresei, zerbitzu teknikoei eta kultura- eta kirol-erakundeei dago zuzenduta.

Irizpideetan, halaber, bizikletek izango duten den erabilera mota, erabilera egingo duen langileen kopurua edo enpresak Itun Berdearekin bat egiten duen aztertuko da. Programa honetan parte hartzen duten enpresek konpromisoa hartzen dute kargako bizikletak mugimenduan izateko eta ibilgailu horrek ordeztu ditzakeen joan-etorri gehienetan erabiltzeko.

Duela zenbait urte CEAk jadanik hartu zuen parte kargako bizikletak sustatzeko proiektu batean, CityChangerCargoBike deiturikoan.

Informazio gehiago: vgbiziz@hotmail.com helbidean edo 611 44 41 46 telefonoan.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala