eues

Albistea

CEAk argazki-lehiaketa bat antolatu du herritarrek hiri-zuhaiztiaren balioa ezagutu dezaten

Alavavisión, RdeR eta Sociedad Fotográfica Alavesa elkarteen lankidetzarekin, CEAk argazki-lehiaketa bat antolatu du honako gai hau oinarritzat hartuta: Gasteizko Hiri Zuhaiztia. Hiri-zuhaiztiak hiriaren ingurumen-kalitatean, hiriko paisaien osaeran eta herritarren osasunean eta ongizatean betetzen duen eginkizuna ezagutaraztea da ekimen honen helburua.

> Lehiaketaren oinarriak

Saritutako lanak eta lehiaketara aurkeztutako lan batzuk Atarian erakusgai jarriko dira 2017ko udazkenean.

Gasteizen 110.000 zuhaitz baino gehiago daude hiriko berdeguneetan zehar sakabanatuta. Horiek Hiri Azpiegitura Berdearen Sistema konplexua osatzen dute. Hiri-zuhaiztiak ondare-balio handia du, eta hiriaren bizitzarako funtsezko funtzioak betetzen ditu. Azpimarragarrienen artean, honako hauek ditugu:

  • Ingurumen-arlokoak: CO2 finkatzen laguntzen du eta oxigenoa sorrarazten du, agente kutsatzaileak eusten eta murrizten ditu, zarata murrizten du, hiriko bero-uhartea murrizten du, eta uraren infiltrazioa areagotzen du.
  • Ekologikoak: fauna bertan finkatu dadila errazten du eta konektagarritasun ekologikoa hobetzen du.
  • Sozio-ekonomikoak: estresa murrizten du, herritarren osasuna hobetzen du, hiri-ingurunea atseginagoa egiten du eta jabetzei balioa ematen die.
  • Estetikoak: inguruneko paisaia-kalitatea hobetzen du.

Ekimen hori Gasteizko Udalak komunikazio, hezkuntza eta kontzientziazio publikoaren esparruan garatzen dituen ekintzen barnean sartzen da, hiri-zuhaiztia ezagutarazi eta hari balioa emateko, hain zuzen ere. Hiri-zuhaiztia babestea Udalaren eta herritarren baterako eginkizuna da, eta ekimena testuinguru horretan oinarritu da. Udalak aldeko baldintza batzuk sortu behar ditu zuhaiztiak ahalik eta ingurumen- eta gizarte-abantaila gehien eskain ditzan. Era berean, Udala arduratzen da ondare baliotsu horren bideragarritasuna bermatuko duten mantentze- eta berritze-politikez. Bestalde, zuhaiztia behar bezala babestu, kontserbatu eta mantentzeko ezinbestekoa da herritarren konplizitatea, horiek sentikorrak izan behar baitute zuhaitzek beren bizi-kalitatean betetzen duten eginkizun baliotsuaz.

Hiriko zuhaitzak

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala