eues

Albistea

CEA Europako Batzordeko Expert Group on Urban Mobility (EGUM) taldeko kide bihurtu da

Bizikletak eta tranbia

Europar Batasuneko hiri-mugikortasuneko esparru berrian deialdi irekira aurkeztu ondoren, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia Europako Batzordeko Hiri Mugikortasuneko Aditu Taldeko (EGUM) kide bihurtu da. Talde horrek estatu kideetako ordezkariak, tokiko eta eskualdeko agintariak eta beste erakunde batzuk, hala nola ikerketa-erakundeak eta unibertsitateak, industria, gizarte zibila eta GKEak, biltzen ditu.

Izendapen horrek CEAk mugikortasun iraunkorraren esparruko Europako zein tokiko proiektuetan egindako ibilbide luzea aitortzen du. CEAk behin betiko onartzear dagoen Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plan berriaren prestaketa koordinatu du, eta bestalde, tokiko erreferentea izan da mugikortasun aktiboaren arloan, bai bizikletei dagokienez, bai oinezkoei dagokienez. Horrez gain, kargako bizikleten bidezko mugikortasuna, aparkalekua edo sarbideen erregulazioa bezalako arloak, adibide batzuk jartzearren, landu dituzten europar proiektuetan hartu du parte.

Hiri-mugikortasun jasangarriaren esparruan Europar Batasunak dituen helburuak lortzeko, taldeak Europako Batzordeko Mugikortasun eta Garraio Zuzendaritzari lagunduko dio EBko hiri-mugikortasuneko esparru berria aplikatzen. Batzordeari aholku emango dio eta ezagutza teknikoak emango dizkio:

  • lege, politika, proiektu eta programa europarren garapena eta aplikazioa hobetzeko,
  • Batzordearen, estatu kideen eta alderdi interesdunen arteko lankidetza eta koordinazioa hobetzeko,
  • esperientzien eta jardunbide egokien trukea sustatzeko, baita mugaz gaindiko eskualdeetan ere,
  • Batzordeari aholkatzeko nola garatu sinergiak EBren, estatuen eta eskualdeen finantzaketa-aukeren artean, hiri-mugikortasuneko tresna seguru, osasungarri, energetikoki eraginkor eta jasangarrien ikerketa, berrikuntza, garapen eta hedapenaren arloan,
  • eta beste ekimen, proiektu eta elkarte batzuekin trukeak errazteko, adibidez, EBk karbono-hiri neutroei buruz duen misioarekin.

Hiri Mugikortasuneko Aditu Talde berriak 2022ko urriaren 25ean egin zuen lehen bilera, Bruselan.

>Informazio gehiago ingelesez

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala