eues

Albistea

Bost eguzki-instalazio fotovoltaikok udalaren bost eraikinetarako energiaren % 20tik gora sortzeko balioko dute

Europa jauregiko panelak

Gasteizko Udalak bost eguzki-instalazio fotovoltaiko jarriko ditu, Udalaren Energiaren Agentziaren bitartez. Urtaranen gobernuak bultzatzen duen ekimen horrek 153.690 euroko aurrekontua (BEZa barne) izango du orotara, eta udalaren bost eraikinetan eguzkiaren energia garbi eta doakoaren autokontsumoa sustatzeko balioko du. Honako eraikinetan jarriko ditu panelak Udalak: Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentroan; suhiltzaileen etxean (Agirrelanda); Jundizko Udal Enpresa Zentroan; Olarizuko baratzeetan; eta Abetxukuko baratzeetan. Bost instalazio horiekin, azpiegitura horietan kontsumitzen den energiaren % 20-30 sortzea espero da.

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi duen baldintza-agiriaren arabera, enpresa esleipendunak instalazioak hornitu, instalatu, legeztatu eta martxan jarri beharko ditu. Eguzki-plaka guztiak eraikinetako estalkietan jarriko dira, Atarian izan ezik; han, eraikinaren ondoko lursail batean jarriko dira. Lanak gauzatzeko epea 3 hilabetekoa izango da, kontratua sinatzen denetik.

Hornitutako elementu guztiek hiru hilabeterako fabrikazio, instalazio eta diseinu bermeak izan beharko dituzte. Modulu fotovoltaikoek, berriz, 10 urteko bermea izango dute. Inbertsoreek eta eusteko egiturak, azkenik, gutxienez bost urteko bermea. Orobat, bi urtez sistema mantentzeaz arduratu beharko du esleipendunak. instalazio fotovoltaikoak monitorizazio-sistema telematikoa izan beharko du, udal zerbitzu teknikoek hainbat alderdiri buruzko informazioa eskuratu dezaten: tentsioa, intentsitatea, egunean sortutako energia kopurua eta guztira kontsumitutako energia kopurua.

Udala trantsizio energetikoaren alorrean gidatzen ari den estrategiaren barruko proiektua da. “Gasteizek klima-aldaketaren kontrako borrokan aktiboki parte hartzeko konpromisoa du. Neurriak eta konpromisoak hartu behar ditugu energia-kontsumoarekin eta ekoizpenarekin lotuta. Ildo horretatik, gero eta beharrezkoagoa da berriztagarrietan oinarritutako ereduan aurrera egitea”, esan du CEAren lehendakari Iñaki Prusillak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala