eues

Albistea

Bizikletaz seguru eta arduraz ibiltzen ikasteko ikasleentzako lantegiak eskainiko ditu CEAk berriro

Gero eta gasteiztar gehiagok erabiltzen dute bizikleta egunero dituzten mugikortasun premiak asetzeko. Ikasleena da bizikleta erabiltzen hasi den biztanle talde handiena, eta gazte txirrindularien multzoa gero eta handiagoa da. Bigarren hezkuntzako ikasleen artean egon den txirrindulari emendioa bereziki nabarmena da.

Udala bultzatzen ari den mugikortasun politikaren eragin positiboetako bat izan da bizikletaz egiten diren joan-etorri kopurua handitu dela. Izan ere, Gasteizko mugikortasun planaren xedeetako bat, oinez, bizikletaz eta garraio publikoz egiten diren bidaiak sustatzea da.

Hala ere, bizikleta bidezko mugikortasun handiago horrek arazoak gehitu ditu bizikleten eta gainerako mugikortasun moduen artean, eta batez ere oinezkoekin. Gatazkak murrizteko xedearekin, Udala hainbat ekintza ari da bultzatzen hirian, bai azpiegiturei dagokienez (bizikleta bideen hobekuntza, trafikoa lasaitzea, aparkaleku seguruen sorrera) bai ikuspuntu kulturaletik eragin nahi dutenak (bizikletaren kultura sustatzea, bide segurtasunaren alorrean kontzientziazioa sortzea, eta bizikleta zirkulazio seguru eta arduratsurako prestakuntza eskaintzea).

CEAk prestakuntza lantegiak eskaintzen dizkie ikastetxeei, beren ikasleek bizikletaz seguru ibiltzen ikas dezaten. Ikasleek oinarrizko gaitasunak eskuratzen dituzte txirrindulari arduratsuak eta seguruak izateko. Lantegietan egiten diren ariketen bitartez, bizikleta behar den moduan maneiatzen, modu arduratsuan (gainerako ibilgailuak eta oinezkoak errespetatuta) erabiltzen eta modu autonomoan ibiltzen ikasten da. Ikasleek zirkulazioaren gora-beherak baloratzen ikasten dute, eta informazio horrekin, eguneroko joan-etorriak bizikletaz egiteko osatu behar duten ibilbidearen diseinua eta egokitasuna sortzeko gai dira.

Ikasleak bizikletaz ikastaroan

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala