Albistea

CEAk hiriko bizikleta bideen mapa berrargitaratu du

Mapa berrian hiriko bizikleta-sareari buruzko informazio eguneratua eskaintzen da. Azken bi urteetan egin diren bide berriak gehitu dira. Horrez gain, VGbiziz sareko aparkaleku seguruak erakusten dira eta, berrikuntza nagusi gisa, 2025eko abenduan martxan jarritako bizikleta maileguko zerbitzu publikoa den Mugibike zerbitzuari buruzko informazioa dakar. Era berean, mapak hiriko "bizikleta-metrominutua" du, hiriko gune nagusien artean bizikletaz ibiltzeko aurreikusitako denborak erakusten dituen tresna, ibilbideak modu erraz eta eraginkorrean planifikatzeko aukera ematen duena.

Maparen atzealdean VGbizizen, Bizikleten Udal Erregistroaren eta Mugibikeren funtzionamenduari buruzko informazioa kontsulta daiteke. Mapa osatzeko, zirkulazio segururako aholku praktikoak ematen dira, bizikleta-bideetako zein galtzadetako oinarrizko araudia barne, bai eta bizikleten lapurreta prebenitzeko gomendioak ere.

Gogoan izan Gasteiz Copenhagenize indizearen munduko Top 30ean sartu zela 2025ean, eta sari horrek gure hiriak bizikleta-sustapenean egindako lana aitortzen duela.

Argitalpena euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri. 4.000 ale inprimatu dira, eta CEAk urtero bizikletaz segurtasunez zirkulatzeko antolatzen dituen ikastaroetako ikasleen artean banatuko dira batez ere. Bizikleta-dendetan eta Turismo Bulegoan ere banatuko da.

Ekimen honen bidez, CEAk mugikortasun jasangarriagoa sustatu nahi du, herritarrei eta hiria bisitatzen dutenei bizikletaren erabilerarako ibilbide eta espazio egokienak azalduz.

Bizikleta bideen mapa berria

Interesa dakizuke