eues

Albistea

Berriro eskainiko da bizikletak alokatzeko zerbitzua Olarizuko etxaldean

Berriro eskaintzen ari da bizikletak alokatzeko zerbitzua Olarizuko etxaldean, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak sustaturik. Iaz abian jarritako zerbitzuak aukera ematen die bisitariei Gasteiz eta ingurunea bizikleta arruntez eta elektrikoz ezagutzeko.

Capital Bikes enpresak kudeatutako du baliabide turistiko hori, Olarizu parkeko etxaldean, eta horri esker bisita gidatuak egin ahalko dira Eraztun Berdean eta udalerriko hiri inguruko gainerako parkeetan. Gasteizko Udalak bultzatutako zerbitzuan paseo bizikletak, mendi bizikletak, bizikleta elektrikoak, tandemak, haurrentzako ibilgailuak eta beste alokatu ahalko dira. Zehazki, baliabideak hauek eskaintzen dira: hamabost paseo-bizikleta, mendiko bost bizikleta, bost bizikleta elektriko, umeentzako bi bizikleta, haurtxoentzako aulkia duen paseo-bizikleta bat, umeentzako atoi bat, eta segurtasun elementuak (kaskoak eta txaleko distiragarriak).

Zerbitzu horren bitartez, bisitariak Eraztun Berdera, Olarizuko lorategi botanikora eta lurraldeko bide berdeen sarera hurbildu ahalko dira. Berritasun gisa, transfer zerbitzu berria sortu da. Atoia duen furgoneta batek bezeroak eta bizikletak leku ezberdinetara eraman ahalko ditu. Esate baterako, Vasco-Navarroaren bide berdea sustatzearren, herri hauetakoren batera eraman ditzakete: Olaranbe, Otazu, Aberasturi, Andollu, Estibaliz, Trokoniz, Erentxun, Uribarri Jauregi, Laminoria, Maeztu, Santikurutze Kanpezu eta Murieta. Nahi izanez gero, Garaio eta Landaraino ere eramango dituzte erabiltzaileak; Zalduondo, Audikana eta Arbulura, Errege Posta Bidea egitera, edo San Adrian, Agurain,Argantzun eta Miranda de Ebrora, Done Jakue bideko ibilbideak egitera.

Bizikletak alokatzeko zerbitzuak urrira arte iraungo du. Udalaren eta Capital Bikes enpresaren arteko lankidetzari esker, bestetik, Olarizuko etxaldean publikoari itxita zeuden espazioak egokitu dira: erakusketa-aretoa eta komunak.

Olarizuko bizikleta alokairua

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala