eues

Albistea

Lanera autoz egindako bidaiak partekatzeko CEAren proiektu pilotua 2025eko abuztura arte luzatu da

Lantokira autoz egindako joan-etorrien erabilera partekatua (carpooling-a) bultzatzeko asmoz Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (CEA) eta Vitoria-Gasteizko Udalak 2023an martxan jarri zuten ekimen pilotuak 2025eko abuztura arte jarraituko du.

Mugikortasun jasangarriaren estrategiaren esparruan, Udalak automobilak bakarka gidatzearen ordezko garraiobideak garatu nahi ditu, mugikortasun partekatuko zerbitzu berriak sustatuz. Hain zuzen ere, horietako bat da automobilez egindako bidaiak partekatzea (carpoolinga).

Testuinguru horretan, CEAk iazko irailetik EIT Urban Mobility proiektutik datorren eta Europak finantzatu duen ekimen pilotua babestu du etxetik lanera egin beharreko joan-etorrietan autoaren erabilera partekatua bultzatzeko.

Horri esker, partekatutako bidaietarako komunitatea sortzen lagundu da eguneroko joan-etorrietan karbono-aztarna gutxitzeko. Ekimena hiri inguruko industriaguneetan lan egiten duten pertsonei bideratu zaie (Jundiz edo Arabako Teknologia Parkea, adibidez).

Ekimena abiarazi zenetik 11 hilabete igaro direnean, 45.000 bidaia baino gehiago hitzartu eta bideratu dira horretarako egokitutako plataforma digitalaren bidez. Beste nolabait esanda, lanera egin beharreko bidaiak planifikatzeko tresna hori erabiltzen duten ia 500 lagunen joan-etorrien ondorioz atmosferara igorriko ziratekeen 91 tona CO2 isurtzea saihestu da.

Programa honekin bat egin nahi duten pertsonek edo enpresek Karos app mugikorra deskargatu behar dute. Mugikortasunerako morroi adimenduna da app hori eta pertsonalizatuta eta optimizatuta dauden atez ateko ibilbideak eskaintzen ditu.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala