Aurten, Gasteizko 25 ikastetxetako 1.400 ikaslek hartu dute parte CEAk seguru zirkulatzeko eskaintzen dituen ikastaroetan
2013an hasi zen CEA bizikletaz seguru zirkulatzeari buruzko ikastaroak antolatzen. Programa horiek Gasteizko ikastetxeetako curriculumean sartzen dira. Udalak Bizikleta Mugikortasunaren Gida Planaren barruan sustatutako Bide Hezkuntzako ikastaroak dira, Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planari jarraituz. 2017an, 25 ikastetxetako 1.390 ikaslek hartu dute parte ekimen horretan. Iaz 19 ikastetxek eta 863 ikaslek parte hartu zuten, beraz, nabarmen hazi da kopurua, zehazki, % 61 gehiago izan dira aurten.
Horrelako prestakuntza Europako leku askotan ematen da, eta ezinbesteko tresna da bizikleta mugitzeko benetako aukera gisa sustatzeko, baita zirkulazio segurua eta begirunetsua sustatzeko ere, gainerako mugikortasun-moduekiko eta espazio publikoaren gainerako erabilerekiko elkarbizitzan.
Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako zein Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek bizikletaz autonomiaz, segurtasunez eta arduraz ibiltzeko behar dituzten trebetasun eta gaitasunak eskuratzea da helburua. Ikastaroek hamar ordu irautea gomendatzen da, eta jarduera eta jolasen bidez lantzen dira edukiak.
2016ko eta 2017ko datuak alderatuta, ikus dezakegu prestakuntza jaso duten ikasleen kopurua % 61 hazi dela, eta ikastetxeena, % 24. Izan ere, 25 ikastetxetako 1.390 ikaslek egin dute ikastaroa 2017an; iaz, berriz, 19 ikastetxek eta 863 ikaslek parte hartu zuten. Horretaz gain, hezkuntza komunitateek ikastaroetan parte hartzeko duten interesa eta horien eskaera nabarmen hazi dira. Laster aurkeztuko die CEAk datorren urterako bizikleten alorreko prestakuntza-eskaintza ikastetxeei.