eues

Albistea

Aurten ere bizikleta elektrikoen eta kargako bizikleten mailegua izango dugu

Pertsona bat kargako bizikleta bat erabiltzen

irailetik aurrera, lau hilabetez, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak abian jarri du, berriro ere, lanera joateko bizikleta elektrikoen mailegua eta kargako bizikleten mailegua, bai enpresentzat bai banakoentzat.

Iazko kanpainan 14 enpresatatko 59 langilek probatu zuten bizikleta elektrikoa lantokira joateko 15 egunez, eta kargako bizikleten kasuan 18 pertsona partikularrek eta 8 profesionalek probatu zuten bizikleta astebetez.

Kanpainak amaitzean egin ziren inkestetan ikusi zen parte hartzaileek aldeko iritzia zutela. Bizikleta elektriko arruntzen kasuan 5 puntutik 4,2 eman zieten esperientziari, eta kargako bizikleten kasuan 4,37 puntu. Bi kasuetan, hala ere, inkestan argi geratu zen lanean jarraitu behar dela hiria egokitzen mugikortasun mota horretarako.

Ekimen hau CityChangerCargoBike proiektuari esker finantzatzen da parte batean.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala