Aurrera jarraitzen du Mugikortasun Planaren eguneratzea kontrastatzeko parte-hartze prozesuak
Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana eguneratzeko gauzatzen ari den prozesu parte-hartzailearekin jarraitzeko, Mugikortasun Elkargunearen hiru saiotarako deia egiten da, Vitoria-Gasteizko Udalak aurkeztu duen Aurrerapen dokumentua kontrastatzeko eta herritarrek ekarpen berriak egiten ahal izan ditzaten.
Plana eguneratko abiaputua mugikortasun egoeraren diagnostikoa izan zen. Ondoren, Elkarguneak prozesu parte-hartzaile honen testuingurua eta irismena ezatabaidatu zituen, eta baita Planaren eguneratzea gidatzen ari diren printzipio zuzentzaileak. Printzipio horietatik abiatuta, Gasteizko udalak, Bartzelonako Hiri Ekologiaren Agentziaren laguntza teknikoarekin, Planaren eguneratzearen Aurrerapen bat prestatu du. Aurrerapen hori 2019ko irailean argitaratu zen. Herritarren eta gizarte eragileen kontrastea jaso zezan eta ekarpenak egin ahal izan zitezen, erakusketa parte-hartzaile bat antolatu zen eta udalak dituen komunikazio kanal guztiak ireki ziren herritarrekin komunikatzeko. Orain Elkargunea izango da parte hartzeko markoa, dokumentuan dauden ekintzak eztabaidatu eta kontrastatzeko.
- Urtarrilaren 28a. 19:00 - 20:00. Gasteiz aretoa. Europa Biltzar Jauregia
Informazio saioa Espazio Publikoko eta Mugikortasuneko zinegotzi den Amaia Barredoren eskutik. Prozesu parte-hartzailearen irismena eta metodologia aurkeztuko dita eta herritarretatik jaso diren ekarpenak emango ditu. - Otsailaren 11. 18:30 - 20:30. Green aretoa. Europa Biltzar Jauregia
Aurrerapenean ageri diren helburu estrategikoen eta haiek lortzeko planteatu diren ekintzen kontrasterako saio parte-hartzailea. - Otsailaren 18a. 18:30 - 20:30. Green aretoa. Europa Biltzar Jauregia
Planaren segimendua egiteko proposatu den eredu parte-hartzailea kontrastatzeko saioa.