Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko arte eta landaredi lehiaketa
CEAk lehiaketa bat antolatu du Alde Zaharreko hiru txokotan arte eta landaretza proiektuak sortzeko, Erein Alde Zahar berde, bizi eta auzotarra ekimenaren baitan.
Artea, diseinua, lorezaintza, paisajismoa edo antzeko adarren bati lotutako pertsona sortzaileei zuzenduta dago. Ikasleak, profesionalak, elkarteak edo esparru horiekin lotutako beste edozein erakunde juridiko aurkeztu daiteke. Bi kategoria ditu: kategoria irekia eta kategoria gaztea, 18 eta 30 urte bitartekoentzat. Hiru sari egongo dira, bakoitza 2.000 eurokoa, eta horietako bat, gutxienez, gazteen kategoriarako izango da. Ideiak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke, apirilaren 1etik 21era.
Begiratu oinarriak eta izena emateko orria hemen: https://vitoria-gasteiz-cascoberdea.org/arte-berdea/