eues

Albistea

90 pertsonak baino gehiagok erabili ohi dute VGBiziz bizikleta-aparkaleku seguruen sarea

Doako probaldi baten ondoren, 2018ko urtarrilean tarifa bat kobratzen hasi zen sareko puntuetako batean bizikleta aparkatzeagatik

VGbiziz bizikleta-aparkaleku seguruen zerbitzua da, eta Gasteizko Udalak hiriko zenbait lekutan eskaintzen du. Lehen instalazioa autobus-geltokian ireki zen, 2017an, eta 110 leku eskaintzen ditu erlaitzetako baten azpian. Geroago beste lau ireki ziren, Postetxean, Olagibel kalean, Unibertsitateetan eta Mendizorrotzean. Iglu bakoitzak 50 bizikletarentzako lekua du.

Zerbitzuak kaleko doako aparkalekuen eskaintza osatzen du; instalazio horietan bizikletak seguruago egon daitezke, eta aire zabaletik babestuta, prezio onean. Bi tarifa nagusiek bizikleta hilabetez gordetzeko aukera ematen dute: batak hilean 3 euro balio du, eta gehienez ere 3 egunez eduki daiteke bizikleta mugitu gabe (bizikleta lanegunetan erabiltzen dutenentzako aproposa); besteak 6 euro balio du, eta bizikleta aparkalekutik gehienez 6 egunez hartu gabe uzteko aukera ematen du (bizikleta batez ere asteburuetan erabiltzen dutenentzat aproposa). Nahikoa da VGbiziz aplikazioa mugikorrean instalatu eta erregistratzea bizikleta sarearen edozein puntutan utzi ahal izateko.

Udalak dituen datuen arabera, sisteman izena eman duten pertsonen kopurua etengabe hazten ari da, aurtengo udaberriko eguraldia gorabehera. Zehazki, 221 pertsonak eman dute izena VGbiziz aplikazioan.

Erabiltzaileen grafikoa

Sistema erregulartasunez erabiltzen duten pertsonen kopurua ere hazten ari da: une honetan, astero 90 dira, gutxi gorabehera. Horrek esan nahi du aparkatzeko hiru lekuko erabiltzaile aktibo bat dagoela.

Autobus geltokiko aparkalekua erabiltzen da gehien, espero izatekoa zenez, hiriarteko garraio publikoa eta bizikleta konbinatzeko aukera ematen baitu. Astean 30-35 erabiltzaile ditu. Postetxeko eta Olagibel kaleko igluek 25-20 erabiltzaile izan ohi dituzte astean, erdialdean baitaude; Mendizorrotzekoa eta Unibertsitateetakoa, aldiz, gutxiago baliatzen dira, astean 8-10 erabiltzaile baitute. Igerileku denboraldian Mendizorrotzekoa gehiago erabiliko dela espero da.

Erabiltzaile aktiboen grafikoa

Bizikletak batez beste egun bat (25-30 ordu) egoten dira aparkatuta, beraz, txandakatze maila nahiko ona da.

Informazio gehiago:

> https://www.vitoria-gasteiz.org/vgbiziz

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala