eues

Albistea

55 familiak hartuko dute parte Etxe Berdeak programaren bosgarren edizioan

Programaren logoa

Gasteizko Udalak “Hogares Verdes-Etxe Berdeak” programaren bosgarren edizioa aurkeztu zuen urtarrilaren 28an; Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak antolatzen du programa, Vital fundazioarekiko lankidetzan eta Leroy Merlin enpresaren laguntzarekin. Beren eguneroko erabaki eta ohiturek ingurumenean eta gizartean duten eraginaz kezkatuta dauden familiei zuzendutako heziketa jarduera da, etxearen –eta ondorioz, hiriko ingurumenaren– kudeaketa arduratsuagora aldatzeko prozesuan laguntzeko xedez.

Parte hartuko duten familiei etxeko kontsumoak aztertzeko hasierako auditoretza egingo zaie, eta aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute urtebetez; gainera, gaikako lantegiak (energia, hondakinak, lorezaintza eta baratzezaintza, ura, mugikortasuna eta garraioa, eta kontsumo arduratsua) emango zaie. Aurreko urteetan parte hartu zuten familien jarraipena ere egingo da.

Parte hartu nahi duten herritarrek eman dezakete izena; posta elektronikoz (cea@vitoria-gasteiz.org) edo baita telefonoz (945 162696) ere. Otsailaren 6an, aurkezpen jardunaldi irekia egingo da, Kordoi Etxean. 18:00etan. Hilaren 7an eginen da zozketa interesa erakutsi duten familien artean.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala