eues

Albistea

250.000 zuhaitz eta zuhaixka Eraztun Berderako. Vitoria-Gasteizko azpiegitura berdea ehuntzen

Proiektuak mota askotako ekintzak bildu ditu, esaterako basoberritzeak, huts egin duten zuhaitzak ordezkatzea, paisaiaren leheneratzeak edo birlandatzeak. Hortaz, Eraztun Berdea gunez gune landuz, bakoitzak bere nortasuna duelarik, azpiegitura berde funtzioanitza osatuko da hiriaren inguruan. Horrela, ingurumen alorrean onura ezagunak ekartzeaz gain, proiektuak Vitoria-Gasteizen egoera hobetzen lagunduko du osasuna, ekonomia, gizartea eta klima aldaketaren aurkako borroka bezalako esparruetan.

Ekintzak "250.000 árboles y arbustos para el Anillo Verde. Tejiendo la Infraestructura Verde de Vitoria-Gasteiz" ("250.000 zuhaitz eta zuhaixka Eraztun Berderako. Vitoria-Gasteizko azpiegitura berdea ehuntzen") izeneko dokumentuan laburbildu dira. Mota askotako eskuhartzeak dira: batzuk ibai eta erreken ertzak leheneratzera zuzenduta daude; beste batzuk, higadura prozesuak zuzentzera; batzuk, bioaniztasuna sustatzera zuzendutako habitat hobekuntzak dira; beste batzuk, Eraztun Berdeko parkeen eta inguruan dauden berdeguneen arteko konektagarritasun ekologikoa hobetzera zuzendutakoak dira. Denetan da funtsezkoa, helburuak erdiesteko, zuhaitz eta zuhaixkak landatzea, beti ere egoera bakoitzera moldatuta. Horri esker, hiriaren inguruan dagoen landare ondare aberatsa 250.000 ale gehiagoz handituko da.

"250.000 árboles y arbustos para el Anillo Verde. Tejiendo la Infraestructura Verde de Vitoria-Gasteiz" dokumentua

Lanen kokapena mapa batean

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala