eues

Albistea

22 ikastetxetako ikasleek energia eskuragarri eta ez-kutsakorrerako sarbidea bermatzearekin lotuta beren gain hartutako konpromisoak eta Udalari egindako eskaerak aurkeztu dituzte

Eskolako Agenda 2030an parte hartu duten ikasleak

22 ikastetxetako ikasleek garapen jasangarriko 7. helburua landu dute aurtengo ikasturtean. Helburu horren xedea da pertsona guztiek energia irisgarrirako eta ez-kutsakorrerako sarbidea beratzea pertsona guztientzat eta, gaur goizean, alkateari eta Udaleko talde politiko guztiei jakinarazi dizkiete haien eskaera eta konpromisoak.

Mugikortasun jasangarria, txirotasun energetikoa, babesgune klimatikoak, dibulgazioa eta sentsibilizazioa, energia-eraginkortasuna, energiaren erabilera arduratsua eta energia berriztagarriak izan dira Gasteizko ikastetxeetako gazteek landutako gai nagusiak.

“Bidali dizkiguzuen proposamen guztiak Gasteiz jasangarritasunarekin, bizi-kalitatearekin, osasunarekin eta ekonomia berdearekin lotuta eta klima-aldaketa aintzat hartuta erreferentziazko hiria izan dadin oso erabilgarriak eta ongietorriak dira”, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak. Era berean, honako hau gogorarazi nahi izan du: “Gasteizek jasangarriagoa, ondare naturalarekiko eta bioaniztasunarekiko begirunetsuagoa, baliabideen, uraren, energiaren eta lehengaien kontsumoari dagokionez eragingarriagoa, hondakin gutxiago sortzen dituen eta solidarioagoa eta bizitzeko gero eta egokiagoa den hiri- eta lurralde-eredurantz aurrera egiten lagundu du”.

Eskolako Agenda 2030 hezkuntza-proiektuaren helburua da hiria ikastetxeetara gerturatzea. Horren bidez, tokiko ikuspegia garatu nahi du eta hezkuntza-komunitatea Udaleko bizitzan inplikatzeko lagungarria da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala