Zuhaitz landaketa Ingurumeneko Sektore Kontseiluaren lanaren omenez
Ekimen horrek bi helburu izan ditu. Alde batetik, Vitoria-Gasteizko Udalaren parte-hartze organoetako bat den Ingurumen Kontseilua osatzen duten ingurumen erakundeek, naturaren kontserbazioko taldeek, ekologistek eta beste hainbat eragilek urte hauetan guztietan egin duten lanaren aitormen izatea; eta bestetik, Kontseiluak "Etorkizunaren sustraiak: 250.000 herritar eta zuhaitz Eraztun Berdea lotzeko" ekimena laguntzen duela adieraztea. Ekimen horretan aurreikusi da proiektu eta jardueren multzo handi bat garatuko dela Eraztun Berdearen esparruan, gune horren funtzionaltasun ekologikoa hobetzeko eta Eraztun Berdea Vitoria-Gasteizko udalerriko azpiegitura berdearen atal nagusia bihurtzeko.
Pasa den larunbateko ekimenean 35 zuhaitz landatu ziren Ataria alboan (25 erkametz, 5 astigar eta 5 lizar). Plaka batek ospakizuna oroituko du.
Landaketaren tokia.