Zuhaitz bat + Green Capital' ekimenaren balantzea
Lehen aldiz, "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainaren testuinguruan egin izan den landaketa modu independentean egin da 2012. urtean. Aurten "Zuhaitz bat + Green Capital" izenarekin egin da.
Landaketa Zabalganeko parkean egin zen, Mariturri bulebarraren alboan, martxoaren 18aren goizean. Herritarrek deialdi honi eman zioten erantzuna oso ona izan zen. Ehunka lagunek hartu zuten parte taldeka, familian zein banaka. Vitoria-Gastezi "green"-ago egiten lagundu nahi izan zuten zuhandorrak, erkametzak eta elorri beltzak landatuz. Goizean zehar egon zen jai giroari esker (jolasak, animazioa eta hamaiketa txikitxoa eskaini ziren), jardunaldi atsegina bihurtu zen igandekoa, eta herritarren partaidetzari esker bertako gure basoen kontserbazioan lagundu zen.