Zubigarai-Errekaleor pasabidearen egokitze paisajistikoa osatu da
Eraztun Berdearen baitan egindako ekintza hau Eraztun Berdearen Bira sendotzen jarraitzeko helburua dauka. Birak Eraztun Berdeko parkeak lotzen ditu korridore ekologikoen bidez, 30 kilometroko ibilbidea osatuz.
Lanak hiriaren ertzeko gune batean egin dira, Oreitiasoloko industrialdeak eta Errekaleor errekaren inguruan dauden labore lurrek bat egiten duten tokian.
Zubigarai eta Izarbenta kaleen arteko ibilbidea egokitu da, zuhaitz eta zuhaixken estaldura baten bidez gune osoa naturalizatuz industrialdearen ertz osoan zehar eta Izarbenta eta Errekaleor kaleen inguruetan. Toki horretan berezkoak diren landare komunitateak osatzen dituzten espezieak erabili dira: lizardi-zumardia Errekaleor errekaren eragin eremuan, eta erkamezti subkantabrikoa Zubigarai aldean.
Hain zuzen, hurrengo lanak egin dira:
- Landare lurra bota, zabaldu eta perfilatu da landaketa guneetako batzuk berdintzeko.
- Bide bazterrak sortu dira euri urak bidera sar ez daitezen, eta etxolez beteta zeuden guneak garbitu dira.
- 3.292 metro koadro larre erein da, espezie basatiak erabiliz.
- 845 metro koadro estali dira estalki plastikoz, heskaiak landatzeko bereziki prestatutakoa, eta 1.222 landare landatu dira bertan.
- 277 landare landatu dira kutxatxoetan.
- 186 zuhaitz handi landatu dira.