eues

Albistea

Zaramagako Foroak fruta arboladia sortuko du Zaramaga auzoan

Programaren marrazkia

Gasteizko Hiriko Baso Jangarrien Taldearen eskutik eta Gasteizko hiriko zuhaitzen balioa nabarmentzeko kanpainaren markoan antolaturik, Zaramagako Foroak lau orduko lau saiotan banaturik egongo den ikastaroa antolatu du Koldo Mitxelena Institutuan. Prestakuntza teorikoa eta, fruta arboladi bihurtzeko auzoko lorategian egingo den lanjarduna uztartuko dira. Ikastaroari amaiera emateko, fruta arboladi ekologikoa auzoko bizilagunei eta komunikabideei aurkeztuko zaie.

Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek izena eman dezakete Zaramaga Foroaren posta elektronikoaren helbidean (forozaramaga@gmail.com). Ikastaroaren prezioa: 5 €

Zaramaga biziberritzeko "Zaramagatarrak" Foro Irekia auzoari lotutako hainbat pertsona, talde eta erakundek osatutako elkartea da, 2013an sortu zena eta bi helburu nagusi hauek dituena:

  • Auzoko lagunei bertan parte hartzeko, elkartzeko, informatzeko eta aisialdirako toki bat eskaintzea.
  • Zaramaga biziberritzea, bizitza kalitatea hobetzeko.

Hiriko Baso Jangarriak izeneko proiektuak nekazaritza eta basozaintza erabiltzen hasi nahi du, HIRIKO BASO JANGARRIEN bitartez, Gasteizko hiriko alderdietan eta hiraren ingurukoetan; landaguneetako mundua gizarteari hurbildu, kanpoan ekoiztutako janarien mendekotasuna murriztearren, eta ingurumen-eragin baxuko eta kalitateko tokiko elikadura nabarmendu.

Ikastaroaren programa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala