Zadorraren uholdeen aurkako Planaren hurrengo fasea, Abetxuko eta Eskalmendi arteko ibai tartekoa, abian jarri da
Proiektuaren bigarren fasearen dokumentuak 4.500.000 euroko aurrekontua aurreikusi du. Lanen artean ondokoak daude: ibaiaren eta Zadorra hiribidearen artean uholde ibilgu alternatibo bat eraikitzea, uholdeak berdegunearen mugak gaindi ditzan ekidingo duten lubetak eraikitzea, etab. Bestalde, eskubiko ibaiertzean oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbide bat eratzea aurreikusi da, eta ezkerrekoan Abetxuko eta Gamarra Nagusia lotuko dituen konexio bide bat sortuko da, ibilgailuentzako bi aparkaleku eratuko dira, Abetxukoko egungo oinezkoen pasabidea zabalduko da eta elektra hariak lurperatu egingo dira. Proiektuaren beste xedeetako bat ibai tarte osoko ibaiertzeko landaredia leheneratzea da; horretarako ibai inguruetan berezkoak diren espezie autoktonoak erabiliko dira.
Bestalde, joan zen urriko hasieran lehen faseari dagozkion lanak hasi ziren. Gamarra Nagusiaren eta N-1 autobidearen zubiaren bitarteko zatiari eragingo dion fase honetako lanak 12 holabetetan bukatzea espero da.