Albistea

Zadorraren uholdeak eragozteko ubide berriaren gainetik doan pasabidea inauguratu da

Uztailaren 8an zabaldu zen pasabide hori garai bateko trenbide Vasco-Navarroaren bidetik doan bizikleta bidea osatzeko eta Zadorra ibaiaren uholdeak eragozteko ubidea igarotzeko eraiki da. Zadorra ibaiaren ubide naturalari buruz paralelo doa uholdeetarako ubidea, A-I autobiaren zubitik Gamarraraino. Zadorra ibaiaren Egokitze Hidrauliko eta Leheneratze Paisajistikorako Planaren zati da lana.

48 metroko egitura metalikoa da pasabidea, garai bateko trenbide zubiak gogorarazten dituena.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu