eues

Albistea

Zadorra Ibaiko Ibaiondo sektorean ekologia eta paisaia egokitzapenerako eta publikoaren erabilerarako moldatzeko proiektu bat abian jarriko da

Vitoria-Gasteizen Zadorra ibaiaren ingurumen-egokitzapena eta egokitzapen hidraulikoa egiteko jardueren artean, urte honetan ibaiko ingurunea lehengoratu eta aisialdirako eremu berde bat sortu nahi da Ibaiondo auzoko alboko zatian.

Zadorrako Hiribideak eta ibaiaren ezkerreko aldeak mugatzen dute jarduera-eremua. Proiektuetan dauden obren ondorioz legez kontrako 74 baratze kenduko dira eta hondakin solidoen isurketek kaltetutako eremuak lehengoratuko dira. Bestalde, tarte horretan jarraipena eman nahi zaio Zadorratik paraleloki doan Eraztun Berdearen ibilbideari, Ibaiondora datozen bidegorriekin eta hiriko oinezkoen bidexkekin lotuz.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala