eues

Albistea

Zadorra ibaiaren lehen fasearen obrak inauguratuko dira martxoaren 17an

Egun horretan 'Zadorra ibaiak Vitoria-Gasteizko hirigunean eragiten dituen uholdeen aurkako planaren' lehen faseari dagozkion obrak inauguratuko dira. Herrilan hauek Gamarra Nagusiko zubiaren eta A-I autobidea Gamarra Gutxitik igarotzen den puntuaren artean egin dira. Lanek 3 milioi eurotik gorako aurrekontua izan dute. Diru horren % 85 Europako Batasuneko Kohesio Funtsaren atal estatalak, Aguas de la Cuenca del Ebro S. A. sozietate estatalaren bitartez, ordaindu du, eta gainerako % 15a Vitoria-Gasteizko Udalak.

Inaugurazio ekitaldia 10:30etan izango da Gamarra Nagusian. Ospakizunera Vitoria-Gasteizko alkatea, Espainiako Gobernuaren ordezkariordea Araban, Ingurumen Ministeritzako Lurralde eta Bioaniztasuneko idazkari nagusia eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidentea etorriko dira. Obrak bisitatu ondoren, Salburuko parkea eta 'ATARIA' interpretazio zentroa egongo den tokia ikusteko txango bat egingo da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala