Zadorra ibaiak Vitoria-Gasteizko hirigunean eragiten dituen uholdeen aurkako planaren' lehen fasearen lanak amaitu dira
Lehen fase honi dagozkien lanak 2004ko abenduaren 18an bukatu ziren. Fase honek Gamarra Nagusiko zubiaren eta eta A-I autobiak Gamarra Gutxian duen zubiaren arteko tartean izan du eragina. Lanak 2003ko abenduaren 19an hasi ziren eta aurreikusi zen epean bukatu dira. Hemendik aurrera, bi urteko berme epea dago obra behin betiko onartzeko.
Lehen fase honen bukaeraren ondorioz, Eraztun Berdeari 8 hektarea inguruko azalera bat gehitu zaio. Zona honetan guztira 2.700 m-ko luzera duten oinezko eta txirrindularientzako zidorrak eraiki dira. Eraztun Berdeak dagoeneko bazituen ibilbideak gehituta, orain 4,5 km-ko ibilaldia egin daiteke Salburutik Gamarra Nagusira.