Albistea

Zadorra ibaia Vitoria-Gasteizko tartean hidraulikoki egokitzeko eta ingurumenaren aldetik leheneratzeko plana

Dokumentu honetan hainbat ekintza zehaztu eta antolatu dira. Ondorengo hiru helburu hauek lortzeko egin asmo dira ekintza horiek: egungo uholde arriskuak murriztea; ibaia eta ibai bazterrak ekologiaren aldetik berreskuratzea; eta ingurune hori, hiriko eraztun berdearen osagai gisa, erabilera publikorako egokitzea.

Planean zehaztutako faseak hainbat fasetan eginez joango dira. Hasteko, «Gamarrako zubia - N1 autobiako zubia» zatia egingo da; izan ere, aurten dira hastekoak zati horretako obrak. Aldi berean, aurrera doaz bigarren faseko («Abetxuku - Eskalmendi» zatia) eraikuntza proiektua idazteko lanak.

boletin63.jpg (29506 bytes)

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu