Zabalik dago ingurumen hezkuntzako jardueretan izena ematea 2008-2009 ikasturterako
Hirugarren urtez jarraian, Vitoria-Gasteizko Udalak "Vitoria-Gasteiz. Heziketarako Espazio" izeneko gida argitaratu du, kasu honetan 2008-2009 ikasturteari dagokiona. Gida honen bidez, Udalak eskola komunitatearentzako prestatzen dituen hezkuntza jarduerak ezagutzera ematen dira. Udaletxeko sail eta erakunde guztietako informazioa zabaltzeko bide bakarra erabiliz, ikastetxeek modu errazagoan egin ditzakete jardueren kontsulta eta izen emateak. Era berean, natur eta ekonomia baliabideen erabilera asko murrizten da.
Gidak esparru askotako jarduerak biltzen ditu, hala nola haur hezkuntzakoak, lehen hezkuntzakoak, bigarren hezkuntza eta batxilergokoak, zein gurasoen, helduen edo irakasleen prestakuntza, informazio eta sentsibilizaziokoak ere.
2008-2009 ikasturtean bultzada berezia eman nahi zaio teknologia elektronikoen erabilerari izena emateak bideratzeko, bai udal webgunearen bidez bai posta elektronikoz. Horrela, pixkanaka paperezko gidaren argitaratzea murriztu nahi da, ingurumenaren hobekuntzan eta baliabideen erabileraren murrizketan lagunduz.
Gida kontsultatzeko eta izena emateko, sartu hemen.