eues

Albistea

Zabalgana auzoko gizarte- eta ingurumen-ibilbidearen gida

Gida bat egin da ibilbide autogidatu batez Zabalgana auzoaren natura-, gizarte- eta historia-aberastasuna ezagutzera emateko. Ibilbideak auzoko bideak eta kaleak jasotzen ditu, La Antonia biribiletik Zabalganeko parkeraino. 14 guneren bitartez, horren biologia- eta kultura-aniztasunaren inguruko alderdi zehatzak deskribatzen dira. Horrela, gizarte- eta ingurumen-balioak antzematen ikasi daiteke, baita urteko edozein sasoitan aurki daitezkeen interes handiko espezie botanikoak eta fauna ere.

Ibilbidea bi ordukoa da gutxi gorabehera, nahiz eta zati bat soilik ere egin daitekeen. Gidak gune bakoitzerako jarduera bat (gizarte- eta ingurumen-gaiak jorratzen dituen jolas bat), historia bat eta erronka bat proposatzen ditu.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala